Bizkaiko metalgintzako 10. greba eguna

Bizkaiko metalgintzako hamargarren greba egunean goiz-goizetik hasi dira piketeak Mungiako Zabalondo industriagunean. Presentzia polizial handia egon da. Grupo Arteche lantokiaren aurrean egon dira langileak. Izan ere, enpresa honetako burua FVEM patronaleko zuzendariordea da eta metaleko hitzarmenaren blokeoaren erantzule nagusienetarikotzat jo dute sindikatuek.

2022 ABEN. 01