Egurra Ta Kitto & El Diluvi ‘1 d´Octubre’
2018/10/01
Loading player...

El Diluvi talde valentziarrarekin batera, Egurra Ta Kitto taldeak iazko urriaren lehenean Katalunian egin zen herri galdeketari eskaini dio bere azken kanta.  Abestiaz gainera, egun hartako irudi eta bideo zatiak dituen bideoklip bat aurkeztu dute. Lehen aldia da katalanez abesten dutela.

Taldearen hamargarren urtemugan, euren bosgarren lana prestatzen ari dira eta honakoa da aurrerapen kanta.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.