Erroetara heldutasunez itzuli da Willis Drummond
2019/11/07
Loading player...

Helduago, baina beti bezain ongi pasatzeko asmoarekin itzuli da Willis Drummond. Azaroaren 7an “Zugzwang” deituriko diskoa kaleratuko du talde lapurtarrak. Hamar kantuk osaturiko diskoa inoiz baino lasaitasun handiagoarekin landu dutela aitortu dute Jurgi Ekiza kantari eta gitarristak eta Xan Bidegain baxu-jotzaileak. Euskal Herrian, mementoz, heldu den urtean bi kontzertu eskainiko dituzte.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.