Erromatarren eta baskoien garaia argitzeko indusketak Nafarroako Pirinioan

Teknologia berriena –georradarrak esaterako– eta teknologia oso oinarrizkoa –aitzurrak adibidez– konbinatuta ari dira indusketan Aurizberriko lurretan Aranzadi elkarteko arkeologoak eta Londrestik etorritako MOLA (Museum of London Archaeology) erakundekoak. Dagoeneko garbi ikusten da erromatar galtzada bat, baita eraikinen arrastoak ere. Arkeologo talde honen lana bertatik bertara behatu ahal izan du NAIZek egun batez.

2016 UZT. 29