Eskola txikiak: gutxirekin asko egiteko indarra
2018/05/29
Loading player...

Oikian ospatuko dute Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa, ekainaren 10ean. Gaur egin dute aurkezpena Oikian bertan, eta herri eta auzo txikien testuinguruan eskola txikiek duten garrantzia nabarmendu dute.

Guztira, 26 eskola txiki daude Gipuzkoan, bost Araban eta hemeretzi Bizkaian. Mikel Goñi eskola txikietako irakasleen koordinatzailearen arabera, nortasun propioa dute, baita hezkuntza eta eskola bizitzeko modu propioa ere.

Oikiakoaren kasuan, ia 40 ikasle daude aurtengo ikasturtean. Zuzendariaren hitzetan, zaharkituta dago eraikina, ordea, eta urte amaieran berria eraikitzeko lanak hastea espero dute.

Ekainaren 10eko festa, beraz, bultzada izango da eraikuntza lan horietarako. Gonbidapena egin diete gainerako eskola txikietakoei bertan parte har dezaten, eta ikasleen kasuan, denen artean osatuko duten eskulturaren berri eman dute.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.