Espetxeetara martxak

Maiatzaren 20an Estatu espainoleko eta frantseseko espetxe ezberdinetara martxak deitu ditu ezker abertzaleak, Euskal Udaberria kalera ekimenaren baitan. Zehazki, Fleury, Roanne eta Saint Maur presondegi frantsesetara joango dira martxan, bai eta Curtis, Picassent eta Puertoko espetxeetara ere.

Barroteen atzean, halako martxek dakarten energia zer nolakoa den azaldu dute spotean Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Pakito Lujanbio preso ohiek. Azken honentzat, kartzelako martxek zubi-lana egiten dute; «halakoekin begiak ixtea nahikoa du presoak bere herrira hegan ihes egiteko», gaineratu du.

2017 MAI. 12