Imanol Lasa: «Itsasok 89. herria izaten jarraitzen du»

Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak, Imanol Lasak, adierazi du foru erakundeak Itsasoren gainean hartutako erabakia «berretsi» egiten duela eta, hortaz, 89. udalerria izaten jarraitzen duela, Gobernu espainolak desanexioa bertan behera utzi duen arren. Soraya Saez de Santamaria presidenteorde espainiarrari bilera eskatu diotela ere jakinarazi du Lasak.

2017 MAR. 07