Iparragirreri omenaldia, Donostiako Hamabostaldiaren baitan

Donostiako Musika Hamabostaldiak omen egin dio Jose Mari Iparragirreri Urretxun. Oinez joan dira 150 bat lagun Aizpurutxutik Iparragirreren jaioterriraino, Elorza eta Larrañaga trikitilariek lagunduta, eta ondoren Iratzarri taldeko dultzaineroek eta Goiargi abesbatzak egin diete ongietorria ibiltariei. Ekitaldia bukatzeko Gernikako Arbola abestu dute denek batera, Iparragirreren estatuaren aurrean.

2018 ABU. 25