Jaizkibel V, egitura berezidun cromlecha

Aranzadi zientzia elkarteak urteak daramatza monumentu megalitikoen bilaketa eta ikerketa lanetan eta, iazko ekainetik, Jaizkibel mendian, Hondarriako lurretan, Jaizkibel V izena daraman cromlechean ari dira indusketak egiten. Cromlechak egitura berezia duela ondorioztatu dute: harrizko zirkulua osatzen duten bi harrik ezohiko tamaina izateaz gainera (1,80 eta 2,10 metro) aurrez-aurre eta norabide bat markatzen dutela daude ezarrita. Urte amaiera bitartean, egitura berezi hori ikertzen jarraituko dute.

2019 MAR. 06