Lampedusako gurutzea Euskal Herrian da

2013ko urrian 366 etorkin hil ziren, itota, Italiako Lampedusan izandako naufragioan. Eritreatik eta Somaliatik ihes egindako gizon-emakumeak ziren, Europan bizimodu hobeagoren bila abiatutakoak. Ordudanik, 15.000 hildako gehiago izan dira Mediterrenaneoan. 2014an, Lampedusan hondoratutako txalupen egurraz egindako gurutze bat eraman zioten Frantzisko aita santuari eta honek munduan barrena eramateko agindua eman zuen. Euskal Herrian da egunotan, bideoan Zumarragako elizan.

2018 MAR. 05