Manex Regillaga, 12 urterekin xake txapeldun

Athleticen elastikoa soinean, Chupa Chups bat ahoan eta xakeko taula aurrean. Hala ekin dio Eire-Bankoa txapelketako finalari Manex Regiillaga elorrioarrak, Jokin Fernandez beasaindarraren aurka. 12 urte dauzka Manexek, egunero bi orduz entrenatzen da, perkusioa ikasten hasi da eta Kasparov du idolo. Mendean hartu du Fernandez eta hala Urretxuko torneoaren hemeretzigarren txapelduna bihurtu da, ikusle guztiak harrituta utzita.

2018 MAR. 12