'OkupaTuGasteiz' ekimenaren soinu banda

Urriaren 6an da hitzordua, hainbat urtemuga borobilen aitzakian: 35 urte bete ditu Hala Bedik, 30 gaztetxeak, 10 Auzolana pilotalekuak eta Errekalero Bizirik! proiektuak 5. Honen baitan antolatu den hitzordu nagusiari begira kanta hedatu berri dute. Abestiaren oinarria Ekaitz Samaniegoren hitzak izan dira eta kantuaren basea DJ Lorok egin du. Ahotsa jartzen izan dira Jaione Olabe, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Ixone Arrizabalaga, Haize Agirre, Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren. Ekoizten artistikoa Koldo eta Jabolo 'Sagasound' anaien esku egon da.

Ekainak 10

Gure Esku Dagok ekainaren 10erako deitu duen giza katearekin bat eginez, eimenak jaialdi berezia antolatu du eguerditik gauera Gasteizko Gaztetxean. DJ jaia izango da, Mindre Folklore, Dorleta Rata Jones, Armando Almoroto eta Tarantistek gidatuta. 

2018 EKA. 01