Urkulluk presoen herriratzearen aldeko izara bat gordearazi dio gonbidatuetako bati René Cassin sariaren banaketan

René Cassin sariaren banaketa ekitaldian Maixabel Lasaren hitz hartzea eten eta gonbidatuetako bati ‘Euskal Presoak Euskal Herrira’ zioen izara bat gordetzeko eskatzera altxa da Iñigo Urkullu. Bideoan ikus daitekeen moduan, Lasari itxoiteko esan eta Tasio Erkizia eta izara azaldu duen beste gonbidatuarengana gerturatu da Urkullu, solasaldi labur baten ostean presoen herriratzearen aldeko izara gorde du gonbidatuak eta Maixabel Lasak bere hitz hartzearekin jarraitu du. [Irudiak: Irekia]

2015 ABEN. 10