Urriaren 22tik 28ra, Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa, Bilbon

Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara! lelopean, 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiago hartuko dute parte Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan.

Munduko osoko esperientzietatik edan eta Euskal Herriko mugimendu feminista elikatu eta indartzea dute helburu, aliantzak landuta. Hain justu, urriaren 27an, Feministon Herria festa egingo dute, Bilboko Areatzan.

2018 MAI. 16