Ariane Kamio
Larrabetzu

Literaturia estraineko lanak aurkezteko plaza ere bada

Ione Gorostarzuk, Iñigo Astizek eta Garazi Kamiok beren estraineko lanak aurkeztu dituzte Larrabetzun.

Iñigo Astizek eta Ione Gorostarzuren lanen aurkezpena, Xabier Mendigurenek gidatitako saioan.
Iñigo Astizek eta Ione Gorostarzuren lanen aurkezpena, Xabier Mendigurenek gidatitako saioan.

Literaturiak letren gotorleku bihurtu du asteburuan Larrabetzu. Askotariko idazleen ekarpena, bisita, jaso du jaialdiak; aski ezagunak gehienak. Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren, Castillo Suarez, Gotzon Barandiaran...

Literaturiak, halaber, hasi berriei edo, hobe esanda, lehenengo liburua kaleratu duten idazleei ireki dizkie ateak, beste askoren artean.

Goizeko saioetan izan dira Iñigo Astiz (‘Baita hondakinak ere’, Susa), Ione Gorostarzu (‘Desegiten’, Elkar) eta Garazi Kamio (‘Beste norbaiten zapatak’, Elkar).

Poesia liburuak lehen biak; eta ipuin bildumak Kamiorena

Gorostarzuk bere ahozkotasunari oso lotuta dauden poemak bildu ditu; «zatikatuak eta erritmoari oso lotuak».

Astizek,bere aldetik, liburuaren edizio azkarraz hitz egin du; apenas bi hilabeteren buruan kalean zegoen, Gorka Arrese editoreari aurkeztu ondoren.

Kamiok egoeta ezberdinak planteatzen ditu zortzi ipuinetan, ikuspegi pertsonalekoak eta begirada zorrotzekoak.

Andoaindarrarekin batera aurkeztu du bere azken lana Arrate Egañak. Haur literaturan eta antzerkigintzan jardin ostean, ‘Paradisua’ ipuin liburua kaleratu du Elkarrekin. Egañak Euskal Herria du abiapuntu bere kontakizunetan; bertan aurkitzen dute pertsonaiek beren ‘Paradisua’.