NAIZ.INFO
IRUÑEA

Antonio Lopezek jaso du Vianako Printzea saria

Antonio Lopezek mantxatarrak jaso du gaur Kulturaren Vianako Printzea saria. Nafarroarekin lotzen duen «arrazoi bat gehiago» dela nabarmendu du.

Antonio Lopezek Leireko monastegian jaso du Vianako Printzea saria, Felipe Borbon eta bere emazte Letizia Ortizen eskutik.

Mantxatarra izanik saria berari eman izana eskertu du eta Nafarroarekin lotzen duen «arrazoi bat gehiago» dela nabarmendu du bere hitzaldian.

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, berriz, Lopez «gure garaiko artista plastiko handiena» eta «egiaren margolaria» dela esan du.

Vianako Printzea sariak Nafarroako kulturari ekarpena egin dioten pertsona edo erakundeak saritzen ditu. Antonio Lopezek 25.000 euro jasoko ditu.