NAIZ.INFO
BILBO

Eskuz Banakako finalerako materiala hautatu dute Olaizola II.ak eta Irujok

Datorren igandean Eskuz Banakako txapelketaren finalean, elkarren aurka arituko diren Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujok materiala hautatu dute gaur.

Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo, materiala hautatzen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo, materiala hautatzen. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bilboko Bizkaia pilotalekuan izan dira goizean Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo pilotariak, datorren igandeko Eskuz Banakako finalerako materiala hautatzen.

Igandeko 17.00etatik aurrera jokatuko den finalera begira, Iberokoak pilota arinagoak hartu ditu (106 eta 103 gramokoak), eta goizuetarrak, aldiz, pisutsuagoak (106 eta 105,4 gramokoak).