Naiz.info
Gasteiz

Elkartasun mezuak jaso ditu Txus Martinek Zaballako espetxean

Ehunka lagunek parte hartu dute Herrirak Zaballako kartzela aurrean antolatutako ekimenean. «Kandela gaua» egin dute gauean eta mikrofono irekiaren bitartez elkartasun mezuak helarazi dizkiote Txus Martini.

Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Kandela gauarekin abiatu zen Herrirak Zaballako espetxe aurrean antolatutako mobilizazio berezia. Gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politikoen egoera ezagutzera eman, salatu eta haien askatasuna galdegin dute ekimenarekin.

Ostiral gauerako egitarau anitza prestatu zuten antolatzaileek. Bertso trama, eta musika eta bideo emanaldiekin.

Mikrofono irekia ere jarri zuten eta elkartasun mezuak bidali zizkioten Zaballako espetxean aurkitzen den Txus Martin preso politikoari.

Beren neskalagunak goizean bisita izan ondoren baieztatu du Martinek elkartasun mezuak entzun zituela.

Basauritarra gaixotasun larriak dituzten 14 presoetako bat da.

Karpa bat ere ezarri dute espetxeko inguruetan eta bertan lo egin du jendeak.

Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek eman diote babesa ekimenari.