70 aulki, bizi osoko zigorra ezarri dieten presoak ordezkatzeko

Herrira mugimenduak bizi osoko zigorraren aurkako protesta egin du Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean 70 aulki hutsekin ‘Parot doktrina’ aplikatu dieten presoak ordezkatuz.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|27/07/2012|0 commentaires
20120727_herrira_donostia
70 aulki huts jarri ditu Herrira mugimenduak Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

70 aulki hutsek bizi osoko zigorrera kondenatuta dauden preso politikoak ordezkatu dituzte Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Modu horretan, Herrira mugimenduak ‘Parot’ doktrinaren aurkako ekintza egin du.

70 preso horietatik 67 Estatu espainoleko espetxetan daude eta beste hiruak frantses espetxeetan dituzte preso.

Ekitaldia pasa den uztailaren 10ean Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ‘Parot’ doktrinaren aurkako sententzia eman ostean izan da eta ildo horretan, auzitegi espainolei «beste aldera» ez begiratzeko eskatu diete Amaia Esnal eta Manu Ugartemendia mugimenduko bozeramaileek.

Bide beretik, deia luzatu diete erakunde publikoei, alderdi politikoei eta eragile sozialei Gobernu espainolari presioa egin diezaioten haren «blokeo jarrerari» aurre egiteko.

Josu Uribetxeberria larriki gaixo dagoen presoari elkartasuna adierazi eta haren berehalako askatasuna exijitu dute.

INFOS ASSOCIÉES
LIENS

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Liher taldeak Donostiako Doka Kafe Antzokian emandako kontzertuaren unerik onenak.