NAIZ.INFO
DONOSTIA

Langabetu kopurua hazi egin da Hego Euskal Herrian

2012ko bigarren hiruhilekoan 202.100 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, Populazio Aktiboaren inkestaren arabera. Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan hazi egin da langabezia tasa.

2012ko bigarren hiruhileko Populazio Aktiboaren Inkestaren emaitzak kaleratu ditu gaur INE estatistika institutu espainolak.

Inkesta horren arabera, Hego Euskal Herrian 202.100 pertsona zeuden lanik gabe, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 gehiago.

Herrialdeka, Nafarroan 51.000 langabe zenbatu dituzte; Araban, 23.400; Bizkaian, 85.900; eta, Gipuzkoan, 41.800.

Langabezia tasaren igoerarik handiena Gipuzkoan izan da, %10,93tik %12,50era pasa baita bigarren hiruhilekoan. Bizkaian ere hazi egin da, %14,77tik %15,77ra. Nafarroan hazkundea apalagoa izan da, %16,3tik %16,41era.

Araban, aldiz, behera egin du eta %14,99tik %14,76ra jaitsi da.