NAIZ.INFO
LONDRES

Finalerako sailkatu da Samuel Hernanz piraguista

Finalerako sailkatzea lortu du Samuel Hernanz piraguistak K1 modalitatean, final erdietan laugarren denborarik hoberena egin eta gero. Dominaren bat lortzeko aukerak ditu, beraz, Hernanzek.

Hernanz, igandeko lehian hartutako irudian. (Olivier MORIN/AFP)
Hernanz, igandeko lehian hartutako irudian. (Olivier MORIN/AFP)

Samuel Hernanz euskal piraguistak Olinpiar Jokoetako finalean sartzea lortu du K1 modalitatean. Finalaurrekoetan laugarren denborarik onena egin eta gero, domina olinpiko bat irabazteko aukera du.

Peter Kauzer esloveniarra izan da finalerdietan denborarik onena egin duena, 96,02 segundotan gelditu baitu ordularia.

Arratsaldeko 16.15etatik aurrera ekingo diote finala lehiatzeari.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.