Naiz.info
Bilbo

Galiziak irabazi du Zumaiako bandera etxekoen aurretik

Segundu bakar bategatik eraman dute garaipena galiziarrek Zumaian ospatu den estropadan. Hala ere, etxeko traineruak Euskotren Ligako lehen postua mantentzea lortu dute.

Galiziako arraunlariak garaipena ospatzen. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)
Galiziako arraunlariak garaipena ospatzen. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)

Zumaiaren festa zapuztu du Galiziak Euskotren Ligako azken estropada irabazita. Zumaiarrak garaipenaren bila atera dira, baina ezin izan dute eta galiziarrengandik segundu batera geratu dira.

San Juan hirugarrena izan da zazpi segundutara eta Getaria-Tolosa laugarrena zortzira.

Sailkapen nagusian Zumaiak lehen postuan jarraitzen du 20 punturekin, Galiziak 19 ditu, Getaria-Tolosak 12 eta San Juanek 9.