Naiz.info
Donostia

Eli Pinedo eta Patricia Elorzari ongietorria Donostian

Londresetik Euskal Herrira itzuli ondoren, Bera Bera eskubaloi taldeak ongietorria egin die gaur Donostian Eli Pinedo eta Patricia Elorza taldekideei.

Pinedo, taldekide bati besarkatuta, Bera Berako kantxan. (ARGAZKI PRESS)
Pinedo, taldekide bati besarkatuta, Bera Berako kantxan. (ARGAZKI PRESS)

Lehenengo harrera jaso zuten atzo Loiuko aireportuan Eli Pinedo eta Patricia Elorza eskubaloi jokalariek Maider Unda borrokalari arabarrekin batera.

Gaurkoan, etxeko taldearen harrera jaso dute Pinedok eta Elorzak. Bera Berako jokalariak biak ala biak, Donostian taldekideen ongietorria jaso dute Londrestik brontzezko dominarekin itzuli diren bi kirolariek.