NAIZ.INFO
DONOSTIA

Zortzi lagun atxilotu dituzte Donostian Iosu Uribetxebarriaren alde protesta egiteagatik

Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu Donostian, Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko egin duten protesta bategatik. PPren egoitzan kateatu ondoren atzeman dituzte.

PPk Donostian duen egoitzan izan da ekimena. (NAIZ.INFO)
PPk Donostian duen egoitzan izan da ekimena. (NAIZ.INFO)

Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu Donostian Iosu Uribetxebarria larriki gaixo eta gose greban dagoen euskal preso politikoaren askatasuna eskatzeko PPren egoitzara kateatzagatik.

EAEko Poliziak «desordena publiko» delitu bana egotzi die. Zortzietako bati, gainera, deialdiaren berri dagokion autoriteari eman ez izana leporatzen dio.

Bestalde, PPren Iruñeako egoitzaren aurrean ere protesta egin dute, sakabanaketa politikaren aurka. Preso arrasatearra aske uzteko ere exijitu dute mobilizazio batean.

Atzo, aldiz, beste bi lagun Gobernu espainolak Donostian duen ordezkariordetzan kateatu ziren. Ertzaintzak atxilotuta eraman zituen.