Naiz.info
Zarautz

Kaikuk Zarauzko bandera eraman du beste erakustaldi batekin

San Miguel Ligan nagusi direla erakutsi dute Kaikuko arraunlariek bi egunetan jokatu den Zarauzko bandera irabazita. San Pedrok bigarren tokian amaitu du bigarren txandan lan saio bikaina egin ondoren.

Sailkapenean nagusi dela argi utzi nahi izan du Kaikuk Zarauzko bandera irabazita. Hondarribiarekiko zuen tartea handitu egin du eta dagoeneko 11 puntu ateratzen dizkio. 153 puntu ditu Kaikuk eta 142 Hondarribiak.

Eguneko ezusteko nagusia San Pedrok lortu duen bigarren postua izan da. Kaikurengatik 6 segundutara bukatu dute. Hirugarren tokian San Juan sailkatu da eta Tiran izan da laugarrena.