NAIZ.INFO
GASTEIZ

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen bere bikotekide ohia labana batekin erasotzeagatik

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen bere bikotekide ohiari eraso egin eta gero. Labana batekin zauriak eragin dizkio aurpegian eta gorputzeko hainbat puntutan.

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du bart gauean Gasteizen bere bikotekide ohiari labana bat eskuetan zuela zauriak eragin eta gero. Gertaerak goizeko 05.00ak aldera eman ziren.

Emakumearen egungo bikotekidea izan zen Ertzaintzari deitu ziona eta hauek iritsi bezain laster ospitalera eraman zuten erasotua.

Ustezko erasotzailea, aldiz, nahiz eta hasieran ospa egitea lortu, denbora gutxira atxilotu zuten.