NAIZ.INFO
MEXIKO

Mexikoko Golkoko narkotrafikatzaileen burua atxilotu du Armadak Tamaulipasen

Jorge Eduardo Costilla Sanchez, ustez Mexiko Golkoko narkotrafikatzaileen burua, atxilotu du Armadak Tamaulipasen.

Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, Jorge Eduardo Costilla Sanchez, ‘El Coss’ ezizenez ezagutua, Tamaulipas estatuko Tampico hirian atxilotu du Armadak.

Mexikoko Itsas Idazkaritzak ohar batean esan duenez, Costilla Mexikoko Golkoko narkotrafikatzaileen burua da. Atxiloketaren nondik norakoen berri azaltzeko prentsaurrekoa emango dute gaur eta bertan atxilotua ere izango omen da.