NAIZ.INFO
BILBO

Gizonezko bat hil da Otxandion izandako auto istripuan

Bi autok aurrez aurre elkar jo dute Otxandio inguruan eta gidarietako bat hil egin da eta besteak zauri larriak ditu.

Otxandion istripua izan duen autoetako bat eta zauritua eramateko baliatu duten helikopteroa. JULEN ARDANZA
Otxandion istripua izan duen autoetako bat eta zauritua eramateko baliatu duten helikopteroa. JULEN ARDANZA

Arratsaldeko seiak inguruan Otxandion izandako auto istripuan gizonezko bat hil da eta beste batek zauri larriak ditu. BI-623 errepidean izan da ezbeharra, bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo dutenean, Oletako bidegurutzaren inguruan.

Istripuaren ondorioz gidarietako bat bertan hil da eta besteak zauri larriak ditu. Auto barrutik suhiltzaileek atera behar izan dute eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.