NAIZ.INFO
IRUÑEA

Haur bat larri zauritu da Almandozen, bizikletatik erorita

9 urteko neskatila bat larri zauritu zen atzo arratsaldean Almandozen, bizikletatik erorita.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean 9 urteko neskatila bat bizikletatik erori zen Almandozen. Hasiera batean Oronozko osasun zentrora eraman zuten, baina garezurreko traumatismoa zuela ikusita Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Neskatila larri dago.