NAIZ.INFO
DONOSTIA

Sergio Castelittoren ‘Venuto al mondo’ pelikula aurkeztu dute Zinemaldiaren Sail Ofizialean

Emakume antzu baten istorioa kontatzen du Sergio Castelittoren ‘Venuto al mondo’ filmak. Penelope Cruz da filmeko protagonista eta gaur aurkeztu dute Zinemaldiko Sail Ofizialean.

Sergio Castelitto eta Penelope Cruz, ‘Venuto al mondo’ filmaren aurkezpenean. (Rafa RIVAS/AFP)
Sergio Castelitto eta Penelope Cruz, ‘Venuto al mondo’ filmaren aurkezpenean. (Rafa RIVAS/AFP)

Sergio Castelitto zuzendari italiarraren ‘Venuto al mondo’ pelikula aurkeztu dute gaur Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Ume bat izateko obsesioa duen emakume bat da protagonista, Penelope Cruz aktoreak antzeztuta.

Sarajevoko setioan kokatzen da filma. Ama izatea lortu eta hiritik alde egin ostean, umeak ezagutu ez zuen aita aurkitzera itzultzen dira. Penelope Cruzen hizetan, inoiz interpretatu duen paperik «zailenetarikoa» izan da.

Castellitok 25 urte daramatza zinea egiten eta bere esanetan beti hitz egin ohi da italiako zazpigarren artea «krisian» dagoela. Bere ustez, ordea, krisia ez da Italia edo espainiakoa, «europakoa baizik».

Kroazia, Italia eta Bosnian egin diituzte filmaketa lanak.

Filme hauen aurkezpen orduak eta lekuak, zein Zinemaldiaren inguruko informazio zabala eskuratzeko, NAIZen webgune berezia bisita ezazu.