NAIZ.INFO
DONOSTIA

Dustin Hoffman, Tommy Lee Jones eta Ewan McGregor Donostiara iritsi dira

Dustin Hoffman, Tommy Lee Jones eta Ewab McGregor, Donostia Saria jasoko duten azken hiru sarituak, Donostian dira dagoeneko. McGregorrek gaur jasoko du saria Tommy Lee Jonesek, aldiz, bihar.

Ewan Mc Gregor aktorea Donostiako Maria Cristina hotelean sartzen. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Ewan Mc Gregor aktorea Donostiako Maria Cristina hotelean sartzen. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Donostia Saria jasoko duten azken hiru sarituak Gipuzkoako hiriburura iritsi dira dagoeneko. Tommy Lee Jones izan da lehena iristen eta zaleei kasu egin ostean Maria Cristina hotelean sartu da. Bihar jasoko du saria.

Ewan McGregor ‘The Impossible’ filmeko aktoreak, aldiz, gaur gauean jasoko du Donostia Saria, bere ibilbide arrakastatsuaren omenetan. Bertan zegoen jendetzara gerturatu eta autografoak sinatzeko parada hartu du.

Dustin Hoffman izan da Maria Cristina hotelera sartzen azkena. ‘Quartet’ pelikularen egileak itxiko du aurtengo Zinemaldia datorren larunbatean.