NAIZ.INFO
AMURRIO

‘Mihian kili-kili, euskaraz ibili’ lelopean ospatuko dute Araba Euskarazen 33. edizioa

Araba Euskarazen 33. edizioa aurkeztu dute gaur. ‘Mihian kili-kili, euskaraz ibili’ lelopean ospatuko da 2013ko ekainaren 16an Amurrion egingo den Arabako Ikastolen aldeko jaia.

Araba Euskarazen 33. edizioaren aurkezpeneko irudia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Araba Euskarazen 33. edizioaren aurkezpeneko irudia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Onintze Gerra Amurrioko Ikastolako presidenteak eta Aitor Garate zuzendariak Araba Euskarazen 33. edizioa aurkeztu dute gaur. 2013ko ekainaren 16an ospatuko da Arabako Ikastolen aldeko jaia, ‘Mihian kili-kili, euskaraz ibili’ lelopean.

Lelo horren bidez, euskararen ezagutzaz gain, erabileraren «garrantzia» azpimarratu nahi izan dute. Antolatzaileen esanetan, azken ikerketek euskararen ezagutza mailak «aurrera» egin duela esaten dute, ez omen da gauza bera gertatzen, ordea, erabilerarekin.

Bestalde, Araba Euskarazetik ateratako dirua Amurrioko Aresketa Ikastolak duen «behar garrantzitsu» baterako erabiliko dutela aurreratu dute, hala nola, ikastolaren handitze lanak egiteko.