Naiz.info
Iruñea

Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu du (4-0)

Kostata izan bada ere, nafarrek azkenean hiru puntuak eskuratu dituzte bigarren zatian Armenteros, Lamah, Timor eta Ninok egindako golei esker. [Partidaren xehetasunak]

Osasunak lan asko egin behar izan du partida irabazteko. (Lander F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS)
Osasunak lan asko egin behar izan du partida irabazteko. (Lander F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS)

Jose Luis Mendilibarrek gogor kritikatu zituen Osasunako jokalariak Zaragozaren kontra partida galdu ostean eta gaur denboraldiko lehen garaipena eskuratuz erantzun diote.

Lan asko egin behar izan dute nafarrek, baina bigarren zatian partidaren oreka apurtzea lortu dute. Armenterosek egin du lehen gola 54. minutuan eta bigarrena 82. minutuan egin du Lamah-k.

Partidaren azken minutuetan beste bi gol egin ditu Osasunak. Timorrek penalti baten bidez lortu du hirugarrena eta luzapenean Ninok sartu du laugarrena.