NAIZ.INFO
IRUÑEA

Eraikuntzako bi langile larri zauritu dira Berriozarren, eraikin batetik erorita

Eraikuntza sektoreko bi langile larri zauritu dira Berriozarren (Nafarroa), eraikin batetik erorita, Iruñeko Gobernuak jakinarazi duenez.

Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, arratsaldeko 15.00ak inguruan, Berriozarreko eraikin batean lanean ari ziren bi langile 3 metroko altueratik erori egin dira.

Langileetako batek 41 urte dauzka eta buruko traumatismoa du. Hasieran konortea ere galdu du.

Besteak, 42 urte dituenak, traumatismo torazikoa du eta aldaka hautsi du.

Biak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Foru Poliziak ikerketa abiatu du, jazotakoa argitzeko.