Sententziak Otamendik igarotako «infernua» konpentsatzea espero du ezker abertzaleak

GEEAren sententziak Martxelo Otamendik pasatako «infernua» minimoki konpentsatzea espero duela esan du prentsaurrean Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak.

NAIZ.INFO|DONOSTI|16/10/2012

Martxelo Otamendiren kasuan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) hartu duen erabakiaren aurrean, Berria egunkariko zuzendakariak jasandako «infernua» minimoki konpentsatua gera dadila espero du Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak. Hala adierazi du Maribi Ugartebururekin Donostian eman duen prentsaurrekoan.

«Atxilotua izatea, inkomunikazioa eta torturak jasatearen esperientzia infernu bat izan zen» Otamendirentzako Barrenaren hitzetan.

Ezker abertzaleko bozeramailearen ustez, helburu politikoak tarteko erabiltzen du tortura Estatu espainiarrak eta «errealitate» hori da gaur Estrasburgok salatu duena.

Horrez gain, Gobernu espainiarrak tortura kasuak ikertzeko «behatz bat ere» ez duela mugitu esan du. GEEAren sententzia ‘Parot doktrinaren’ kasuan aurrekari bat izatea espero duela gaineratu du Barrenak.

 

INFOS ASSOCIÉES