Naiz.info
Bilbo

Auto-ilara luzeak eragin ditu trafiko istripu batek A-8an, Arrigorriagan

Arrigorriaga eta Bilbo artean, A-8 autibidean jazotako trafiko istripuak 4,5 kilometrtako auto-ilarak sortu ditu Irungo noranzkoan.

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, istripua goizeko 07.50ean jazo da A-8 autobideko 113. kilometroan Malmasingo tunelera iritsi aurretik.

Ertzaintzak ezkerreko erreia moztu du Irungo noranzkoan, bidea garbitu bitartean.

Ezbeharrean lagun bat arin zauritu da eta beste bik minberak zituzten lepoak. Anbulantzia batek istripuaren tokian artatu ditu.