Naiz.info
Donostia

Sutea piztu da Beasaingo etxebizitza batean eta 32 bizilagun etxetik aterarazi dituzte

Suteak kalte materialak eragin ditu eta 32 bizilagunek herriko hotel batean igaro behar izan dute gaua.

Goizaldean sutea piztu da Beasaingo Jose Martin Arana kaleko lehenengo zenbakian.

Garrek ez dute biktimarik sortu baina kalte material ugari eragin ditu. Gainera, 32 bizilagun etxetik irtenarazi dituzte sutearen eraginez eta gaua herriko hotel batean igaro behar izan dute.