Naiz.info
Bilbo

Athletic lehen postuan eta Lagunak irabazteko aukerarik gabe

Athleticek 1 eta 2 irabazi du Levanteren etxean, Realak bana berdindu du Sant Gabrielen aurka eta Lagunak taldeak beste jipoi bat jaso du (2-7) Rayo Vallecanoren kontra.

Beste zazpi gol jaso ditu Lagunak taldeak Rayoren aurka. (Lander F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS)
Beste zazpi gol jaso ditu Lagunak taldeak Rayoren aurka. (Lander F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS)

Athleticek lehen postuan jarraituko du beste jardunaldi batez Levanteri 1 eta 2 irabazi ondoren. Levante sailkapenaren aurreneko postuetan kokaturik zegoen, baina zuri-gorriek beren etxean gailentzea lortu dute.

Realak berriz, ezin izan zuen larunbatean Sant Gabriel Zubietan gainditu (1-1). Sailkapeneko atzekaldean jarraitzen dute txuri-urdinek, baina maila galtzeko postuetatik kanpo.

Burua altxa ezinik jarraitzen duena Lagunak taldea da. Bi gol egin arren zazpi jaso baititu Rayo Vallecanoren kontra (2-7).