NAIZ.INFO
DONOSTIA

Luis Maria Elustondo izango da Euskadiko Futbol Federazioko lehendakari berria

Luis Maria Elustondo izango da Euskadiko Futbol Federazioko lehendakari berria Santiago Arostegiri bozketan irabazi ostean. Datozen lau urteetarako izan da hautatua.

Euskadiko Futbol Federazioak aditzera eman duenez, Luis Maria Elustondo izendatu dute elkarteko lehendakari berri datozen lau urtetarako.

Modu horretan, Santiago Arostegi ordezkatuko du karguan.

Jaso diren 110 bozkak kontuan hartuz, 102 bozka jaso ditu Elustondok, zortzi, aldiz, Arostegik.