Naiz.info
Donostia

Atez atekoaren aldeko agerraldia egin dute Hernanin

Usurbil, Oiartzun, Antzuola eta Hernaniko herritarrek atez atekoa sistema «bikaina» dela eta «gustura» daudela adierazteko agerraldia egin dute.

Atez atekoaren aldeko agerraldia egin dute Hernaniko Tilosetan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Atez atekoaren aldeko agerraldia egin dute Hernaniko Tilosetan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Atez ateko sistema defendatzeko agerraldia egin dute Hernani, Oiartzun, Antzuola eta Hernaniko herritarrek. Sistema horren aldeko kartelak jarri dituzte eta zabor bilketarako erabiltzen dituzten ontzietan landareak sartu dituzte hondakinek zabor izateari utzi eta baliabide bihurtu direla irudikatzeko.

Agerraldian atez atekoaren kontra erabiltzen diren argudio asko gezurrak direla esan dute eta «bizimodu erabat normala» egiten dutela azaldu dute.