NAIZ.INFO
MALLORCA

Azken unean ihes egin dio partidak Osasunari (1-1)

Loloren gol batekin aurreratu da bigarren zatian Osasuna Mallorcaren aurkako partidan, baina 92. minutuan banakoa egin du talde balearrak, jokalari gorritxoen artean sortutako nahasmen egoera baten ondorioz. [Partida datutan]

Denboraldi amaieran garrantzia izango duen puntua erdietsi du gaur Osasunak Mallorcaren zelaian (1-1), baina hiru puntu ere izan ahal ziren. 92. minutuan berdindu du Mallorcak (Geromel) 77. minutuan iruindarrentzat Lolok aurreratu duen markagailua.

Puntu banaketa, oso gutxi Mallorcarentzat eta nahi baino gutxiago, baina garrantzitsua Mendilibarren taldearentzat.