Naiz.info
Bilbo

Mozorroek kolorez jantziko dituzte Euskal Herriko kaleak

Euskal Herriko hiriburu eta beste herri askotan ospatuko dira asteburu honetan neguko mozorro jaiak.

Bilbon atzo mozorrotu ziren ikastetxeetako umeak. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)
Bilbon atzo mozorrotu ziren ikastetxeetako umeak. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)

Kolore eta algara hotsez beteko dira asteburu honetan gure herri eta hirietako kale ugari. Tolosako inauteriak dira entzutetsuenak, baina hiriburu eta herri askotan ospatuko dira gaur.

Bilbon esaterako, arratsaldeko 18.00etan abiatuko da konpartsen jaitsiera Plaza zirkularretik. Donostia, Gasteiz, Iruñean eta beste hainbat herritan ere ekimen ezberdinak antolatu dituzte.