NAIZ.INFO
DONOSTIA

27 ikuskizun izango ditu DFeria jaialdiaren XIX. edizioak

DFeria jaialdiaren aurkezpen ekitaldia egin dute Donostian. Martxoaren 18tik 21a bitarte ospatuko da eta 27 ikuskizun izango dira, horietatik erdiak euskal konpainien eskutik.

DFeria jaialdiaren aurkezpen argazkia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
DFeria jaialdiaren aurkezpen argazkia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Donostian ospatzen de DFeria jaialdiaren XIX. edizioaren aurkezpena egin dute hiriko Udalean. Bertan izan dira, besteak beste, Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara zinegotzia, Clara Montero Lakuako Kultura Promozioko zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Aldundiko kultura arduraduna eta Norka Chiapuso jaialdiaren zuzendaria.

DFeria martxoaren 18 eta 21 bitarte ospatuko da eta bertan 27 konpainiak hartuko dute parte, horietatik erdian euskaldunak izango direlarik. Hamalau antzerki emandaldiak izango dira, hamaika dantza ikuskizunak eta beste biek bi diziplinak batzen dituzte.

Era berean, ikuskizunez gain ekimen paraleloak egingo direla azaldu du Txapartegik eta jaialdiaren zentru garrantzitsuena Victoria Eugenia antzokia izango dela aurreratu du.

Programazioari dagokionez, martxoaren 19an Zurriolako hondartzen ospatuko den ‘Naufragoak’ ekiemena goraipatu du Chiapusok. Horrez gain, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen Semea’ antzerki obra ere aipatu du.