Naiz.info
Madril

Jon Urraza eta Patxo Telleria, Max sarietako izendatuen artean

Euskarazko lanik onenaren kategorian lortu dute izendapena ‘Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana’ eta ‘Lingua Nabajorum’ lanengatik, hurrenez-hurren.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria ‘Lingua Nabajorum’ aurkeztu zutenean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Mikel Martinez eta Patxo Telleria ‘Lingua Nabajorum’ aurkeztu zutenean. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Max antzerki sarietan finalista dira Jon Urraza, ‘Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana’-rengatik eta Patxo Telleria ‘Lingua Nabajorum’ lanagatik. Biak ala biak, euskarazko lanik onenaren kategorian izan dira izendatuak.

Telleriaren lana, Mikel Martinezekin batera egindakoa, Ez Dok Hiru bikoteak abiatutako trilogiako laugarren lana da –‘Euskara Sencilloaren Manifestoa’ (2002), ‘Larru Haizetara’ (2005) eta ‘Euskarazetamol’ (2009) izan ziren aurretik– eta oraingoan ere, euskara dute ardatz nagusi, leizeetan bizi zirenetatik hasi eta euskara batuaren finkatzeraino.

‘Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana’, bestalde, helduentzako komedia bat da, umorezko antzerki argumentoduna. Zuzenean jotako musikarekin eta erritmo biziarekin.

Miguel Del Arco da Max sarietarako faborito nagusia. Hamasei izendapen lortu ditu hiru antzezlanei esker [‘De ratones y hombres’ (12), ‘Juicio a una zorra’ (3) eta ‘El inspector’ (1)].

Alfredo Sanzolen ‘En la luna’ lanak zortzi izendapen eskuratu ditu eta Helena Pimentaren ‘La vida es sueño’-k, sei.

Emakumezko aktore onenaren saria jasotzen hautagaien artean dira Blanca Portillo (‘La vida es sueño’), Amparo Baró (‘Agosto’) eta Carmen Machi (‘Juicio a una zorra’).

Gizonezkoen kategorian izendatutakoak Fernando Cayo eta Roberto Alamo (‘De ratones y hombres’) eta Carlos Hipolito (‘Follies’) dira.

Sarian maiatzaren 15ean banatuko dira Madrilen.