Naiz.info
Donostia

Asier Tapia preso politiko donostiarra aske geratu da

Asier Tapia Amarako preso politikoa aske geratu da. 2007an atxilotu zuten Biriatun euroagindu baten bitartez. Huelvako espetxean zegoen.

Asier Tapia preso politiko donostiarra kalean da, ‘Hirutxuloko Hitza’k jakitera eman duenez. Tapia 2007ko urrian atxilotu zuen Polizia frantsesak Biriatu eta Hendaia artean autoan zihoala, euroagindu bat medio.

‘Jarrai-Haika-Segi’ auzian prozesatu zuen Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak.

Huelvako espetxean egon da preso azkenaldian.