NAIZ.INFO
BILBO

Urtza Alkortaren atxiloketa bakegintzaren aurkakoa dela salatu du Ondarroako Udalak

Ondarroako Udalak aho batez onartu du «Konponbide garaia da, atxiloketa gehiagorik ez» izenburuko adierazpena, zeinek Urtza Alkortaren atxiloketa bakegintzaren aurkakoa salatzen duen.

«Urtza Alkortaren kontra dagoen gisako atxiloketa aginduek Euskal Herrian gatazka politikoa behin betikoz gainditzea oztopatzeko berariazko ekintzak dira», adierazi du Ondarroako Udalak, ezohiko osoko bilkuran onartutako testuan.

Horrez gain, dei egin diote Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburuari, «beste eragile guztiek bezala», Ertzaintzak urratsak eman ditzan bakegintzan.