NAIZ.INFO
BILB0

Bizkaiko jokalariez osatutako selekzio baten aurka jokatuko du Athleticek San Mamesen agurrean

Bizkaiko jokalariez osatutako selekzio baten aurka jokatuko du Athleticek San Mamesi agur esango dioten partidan. Neurketa ekainaren 5ean izango da.

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Iñaki Gomez Bizkaiko Futbol Federazioaren lehendakariak aurkeztu dute Ibaiganen San Mames estadioa agurtzeko neurketa.

Partida ekainaren 5ean, asteazkenean, izango dela iragarri dute eta, bertan, Bizkaiko jokalariez osatutako selekzio baten aurka neurtuko ditu indarrak Athleticek.