Naiz.info
Elizondo

Baztandarren Biltzarrak 50 urte bete ditu eguzkia lagun

Elizondoko kaleak jendez lepo bete dira Baztandarren Biltzarraren 50. edizioa ospatzeko. Eguzkia lagun, giro bikaina izan da egun osoan zehar.

Baztandarrak mozorroturik desfilean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Baztandarrak mozorroturik desfilean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Baztandarren Biltzarrak 50 urte bete ditu eta Elizondoko kaleak jendez bete dira merezi bezala ospatzeko.

Urtero legez, bailarako kuadrilek burutzen duten desfilea izan da eguneko protagonista nagusia eta Elizondoko kaleak zeharkatu dituzte. 22 orgak parte hartu dute aurtengo desfilean.