NAIZ.INFO
ZARAUTZ

Kaiku nagusi Zarauzko banderako lehen jardunaldian

Hiru txandetan onena izan da Kaiku San Miguel ligarako balio duen Zarauzko banderan. Hondarribiak egin du bigarren denbora onena, Urdaibaik hirugarrena eta Oriok laugarrena.

Oriok ezin izan du Kaikurekin eta lehen postuari heltzeko aukera galdu du. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Oriok ezin izan du Kaikurekin eta lehen postuari heltzeko aukera galdu du. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Zarauzko bandera bi jardunalditara jokatuko da (igandean bigarrena) baina San Miguel ligarako modu bereizian zenbatuko dira jardunaldi bakoitzeko puntuak eta gaur Kaikuk jaso ditu gehien. Hirugarren txandako lau traineruek lortu dute denbora onena. Kaikuren atzetik Hondarribia, Urdaibai eta Orio sailkatu dira.

Bosgarren bere txanda irabazi duen Portugalete izan da eta txanda bereko bigarrena seigarren, San Pedro. Lehen txandako onena, Astillerok jaso ditu zazpigarren postuari dagozkion sei puntuak, San Juan geratu da zortzigarren eta sailkapena Tiranek, Zumaiak, Pedreñak eta Castreñak itxi dute.