Naiz.info
Bilbo

Zumaiak Zarautzko ikurrina irabazi du nagusitasun osoz

Euskotren Liga matematikoki irabazi ondoren, Zumaiak ez du hutsik egin eta Zarautzko ikurrina irabazi du. Hibaika izan da bigarrena, San Juan eta Orioren aurretik.

Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Zumaia nagusi izan da Zarautzko estropadaren bigarren egunean eta ikurrina irabazi du merezimendu ososz. Hibaikako neskek zailtasunetan jarri dituzte lehen luzean Zumaiako arraunlariak, baina Euskotren Ligako irabazleak zergatik diren erakutsi dute.

Zumaiak ez du hutsik egin eta bere aurkari zuzena Hibaika izan da. Oreretarrek aurre hartu diote San Juani azken estropadetan eta garailearengatik 8 segundutara bukatu dute. San Juanek 19 segundutara bukatu du eta Oriok 30ra.